Iñigo Errejonek sexu jazarpenari loturiko akusazioak onartu eta politika utzi du
Mundua
Irene Garitagoitia Beitia
2024, urr. 25 - 13:10
Sare sozialetatik hedatutako zenbait mezu anonimok jarrera matxistak leporatu dizkiote aste honetan Errejoni. Ordu batzuk geroago, Errejonek salaketa horiek onartu eta "ekintza moralki gaitzesgarriak" egin dituela aitortu du. Ondorioz, Sumarreko diputatu eta bozeramaileak dimisioa aurkeztu du kargu guztietan. Politikagintza utziko duela iragarri du ere. Dimisioa ezagutu eta gutxira, Elisa Mouliaa aktore eta aurkezleak publikoki salatu du sexu jazarpena egin ziola.

















