Iranek 200 misil balistiko inguru jaurti ditu Israelen aurka
Mundua
2024, urr. 02 - 09:10
Iranen erasoa Israelek Libano inbaditu ostean gertatu da. Irango Guardia Iraultzaileak azaldu duenez, erasoa egin du Ismail Haniye Hamaseko buruzagiaren, Hasan Nasrala Hezbollahko liderraren eta Abbas Nilforoushan Irango jeneralaren hilketei erantzunez. Irango militarren beste mezu baten arabera, helburu militarrak soilik eraso dituzte, eta misilen % 90ek helburuak jo dituzte.
Bestalde, Iranen erasoari erantzungo diola agindu du Netanyahuk eta AEBek esan du Israel babestuko dutela Iranen erasoen aurrean.
Bitartean, Israelek bonbardaketekin jarraitzen du Libanon eta Gazan.