Skip to main content

Iranek Israeli: "Mendekuari 'segundotan' erantzungo diogu, orain arte erabili gabeko armekin"

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, api. 16 - 11:04
Irango agintariek azken orduetan ohartarazi dutenez, "orain arte erabili ez diren armekin" erantzungo diote Israelek larunbatean Iranek dronekin eta misilekin egindako erasoaren balizko errepresaliari. Halaber, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania ere mehatxatu dituzte, estatu judua babesteko "mugak" zeharkatzen badituzte "hankak moztuko" dizkietela esanez. “Erantzuna ez da ordutan edo egunetan izango, segundotan emango da", ziurtatu du Ali Bagheri Kani Irango Atzerri ministrorde eta negoziatzaile buru nuklearrak Estatuko telebistan egindako elkarrizketa batean.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista