Irango parlamentari gehienek heriotza-zigorra eskatu dute Aminiren hilketa salatzeko manifestatzen direnentzat
Mundua
Irango Parlamentuko 290 diputatuetatik 227k epaitegiei eskatu diete heriotza zigorra ezar diezaietela Mahsa Aminiren hilketa salatzeko protestetan parte hartu duten manifestariei. Ahmad Amirabadi Farahani parlamentariak irakurri du komunikatua, bertan Estatu Islamikoko “talde terroristako” kideekin alderatu ditu.
Sinatzaileek AEBei eta beste herrialde batzuei egotzi diete protestak “antolatzea eta finantzatzea”, baita manifestariei “armak bidaltzea” ere.
Irailaren 13an, beloa “gaizki jantzita” zeramalako, Moralaren Poliziak hil zuen Tehenaren Mahsa Amini 22 urteko emakumea. Polizia etxera eraman eta gutxira “bihotzekoak” eman ziola adierazi zuen Irango Poliziak, baina harekin atxiloturik zeuden hainbat lekukok adierazi dute emakumea jipoitu egin zutela, garunean odol isuria eragin arte. Hiru egun egin zituen erietxean, koman, eta irailaren 16an hil zen.