Skip to main content

Israelek ohartarazi du Ekialde Hurbileko "edozein punturi" eraso egiteko gaitasun militarra duela

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, urr. 03 - 11:10

Israelek Beirut erdigunea kolpatu du berriro, hegoaldean lurreko erasoek aurrera jarraitzen duten bitartean.

Hezbollahren esanetan, Libano hegoaldean sartu diren tropa israeldarrei kontraerasoa egiten ari zaie, eta tanke eta helikopteroen aurka jaurtigaiak botata israeldarren lerroetan bajak sortu dituela jakinarazi du. Bestalde, Israelek asteartean egindako erasoaldian parte hartu zuten zortzi soldaduren heriotza baieztatu du. Libanoko lurraldean 2006ko gerraz geroztik hildako lehenak dira.

Europako herrialdeek herritarren ebakuazio planak jarri dituzte abian. Espainiak hiru hegazkin militar bidaliko ditu Beirutera, bertan bizi diren 380 espainiar ebakuatzeko. Beste nazionalitate batzuetako herritarrak ateratzen ere lagun lezaketela esan du Gobernuak.

Hamaika Telebista