Skip to main content

Israelek 50 pertsona hil ditu Rafahko errefuxiatuen kanpaleku baten kontra egindako erasoan

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, Maiatza 27 - 10:05
Israelen bonbardaketa batek gutxienez 50 pertsona hil ditu astelehen goizaldean Tal al Sultan auzoan, Rafah ipar-mendebaldean. Israelgo Armadak baieztatu du eraso hori Hamaseko bi goi-kargudunen aurka zuzenduta zegoela.

Israelek Rafahen egindako erasoa Hamasek Zerrendaren puntu horretatik zortzi kohete jaurti eta ordu batzuetara gertatu da.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista