Israelek erasoak areagotu ditu eta Gazako Zerrenda bitan banatu duela adierazi du
Mundua
2023, aza. 06 - 09:11
Israelgo Armadak ziurtatu duenez, Gazako Zerrendako kostaldean posizioak finkatzea lortu du, iparraldearen eta hegoaldearen artean banatuta. NBEko agentzia nagusiek "berehalako su-eten humanitarioa" eskatu dute. Salatu dute "biztanleria oso bat hesituta eta erasopean" dagoela, "bizirik irauteko funtsezkoa dena ukatzen zaion bitartean". Palestina inguruko bost herrialde arabiarrek ere presio egin diote Blinkeni erasoak eteteko.