Israelek hirukoiztu egin ditu Gazaren aurkako erasoak
Mundua
2023, urr. 25 - 09:10
Azken datuen arabera, Israelek ia 6.000 pertsona hil ditu dagoeneko, horietatik 2.300 haur. Elektrizitaterik eta hornidurarik ez dagoenez, 12 ospitale eta 46 klinika itxi behar izan dituzte. Botikak eta elikagaiak datozen egunetan agortuko direla ohartarazi dute.
Israelek Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiaren dimisioa eskatu du, hark gatazkaren sustrai historikoak gogoratzearren. Horrez gain, Israelgo Gobernuaren kontra mintzatu da Hamasek askaturiko bahituriko bat. Bahitzaileek “ondo artatu” dituztela eta, Israelgo Gobernuak “abandonatu” egin dituela adierazi du, Tel Aviven.