Skip to main content

Israelek Libano hegoaldea erasotzen jarraitzen du eta herritarrei hegoaldetik urruntzeko eskatu die

Mundua

2024, ira. 23 - 11:09

Tentsioak gora egiten jarraitzen du Libanoko hegoaldeko mugan. Israelgo Armadak aire erasoak egin ditu Hezbollah-ren hainbat posizioren kontra. Israelek herritarrei hegoaldetik urruntzeko eskatu die: “Urrun daitezela Hezbollahk armamentua gordetzeko erabiltzen dituen eraikinetatik".

Israelgo Armadak Al Jazeeraren bulegoa itxi du Zisjordnaian 

Al Jazeerak igande honetan salatu duenez, armatuta zeuden soldadu israeldarrek Ramalako (Zisjordania okupatua) bulegoei eraso egin diete, eta haien ekipoak konfiskatu eta suntsitu dituzte, Walid al-Omari kateko bulegoko buruak argitaratu duen txosten baten arabera. 

Soldadu israeldar batek Walid al-Omari kazetariari esan dionez, "Al Jazeera 45 egunez ixteko agindu judiziala dago", adierazi du kanalak, elkarrizketa aipatuta."Israelek prentsa librea etengabe ezabatzearen helburua Gazako Zerrendan eta Zisjordanian egindako ekintzak ezkutatzea da ", azaldu du Al Jazeerak Ramalan duen bulegoko buruak argitaratutako oharrak.