Skip to main content

Israelek NBEko indarrek Libanon duten kuartel nagusiari eraso dio

Mundua

2024, urr. 11 - 11:10

Libano hegoaldean dauden NBEko tropei eraso die Israelek eta beste urrats bat eman du Estatu sionistak gerran gora egin dezan. Hala, ostegunean, soldadu israeldarrek tiro egin zuten NBEk Libanon duen Finul zaintza-dorre baten aurka, Naqura kostaldeko hirian, Indonesiako bi kasko urdin zaurituz. 

Ostiral honetan, Israelgo Merkava tanke batek tiro egin du berriro NBEko zaintza-dorre baten aurka, Sri Lankako bi kasko urdin zaurituz, NNA Libanoko agentziak jakitera eman duenez.

UNIFILek ohartarazi duenez, "bakearen soldaduen aurka nahita egindako eraso oro Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketa larria da".

Hamaika Telebista