Skip to main content

Israelen eta Hamasen arteko su-eten humanitarioa indarrean sartu da Gazan

Mundua

2023, aza. 24 - 11:11
Su-etena lau egunekoa izango da, eta hamar egunera arte luzatu ahal izango da Hamasek bahitu gehiago entregatzen baditu. Milaka ehunka palestinarrek euren etxeetara itzultzeko baliatu dituzte lehen orduak.

150 preso palestinarren truke 50 bahitu askatzeko akordioa egin dute. Bahituetatik askatzen lehenak emakumeak eta haurrak izango dira. Halaber, enklabean laguntza humanitarioa sartzeko ere balioko du. Egunero 200 kamioi sartzea aurreikusten da laguntza humanitarioarekin, elikagai eta botikekin.
Erregaia duten 4 kamioi sartzea ere espero da, ezinbestekoa baita enklabearen hornidura elektrikorako.
Hamaika Telebista