Israelgo Armadak adierazi duenez Gazaren "bihotzean" borrokatzen ari dira
Mundua
Ane Garitaonandia
2023, aza. 08 - 09:11
Hilabeteko gatazkan, Gazako zibilen % 70ek etxetik alde egin behar izan dute. Blinkenek esan du Israelek ezin duela "Gaza berrokupatu". Adierazi dute bake iraunkorra lortzeko modu bakarra palestinarrak Gazan ez lekualdatzea dela. G7ak "etenaldi humanitarioa" eskatuko du Gazako Zerrendan. 10.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek honezkero.

