Israelgo Armadak erasoaldia areagotu du Gazako hegoaldean
Mundua
Ane Garitaonandia
2023, abe. 05 - 10:12
NBEk ohartarazi du Zerrendaren hegoaldeko eremuak ezin dituela hartu Israelek inbasioagatik ebakuatzeko eskatzen dituen 600.000 pertsona. Israelek erasoaldia indartu du Gazako Zerrendaren hegoaldea suntsitzen jarraitzen du, zibilei hara joateko eskatu ondoren. NBEko idazkari nagusia "oso asaldatuta" agertu da Israelek Gazan bonbardaketei berrekiteagatik eta su-eten humanitario "iraunkorra"eskatu du. Erasoaldi militarrak hegoalderantz jarraitzen duen bitartean, Israelgo Armadak bere kontrola sendotzeko lanean jarraitzen du iparraldean ere.

