Skip to main content

Israelgo Armadak Gaza erasotzen jarraitzen du etenik gabe

Mundua

2023, urr. 27 - 11:10
Infanteriako indarrek, drone eta helikoptero armatuek lagunduta, Gazako Zerrendaren erdialdea erasotu dute. Hala azaldu du Israelgo Defentsa Indarren komunikatu batek, X sare sozialean. Urriaren 7tik Israelek etengabe bonbardatu du Palestinako herria. Osasun Ministerioak zehaztu duenez, orain arte 7.000 palestinar baino gehiago hil dituzte, 3.000 haur inguru. UNRWA Palestinako errefuxiatuen erakundeak "urgentziaz" exijitu ditu laguntza humanitarioko kamioiak.
Hamaika Telebista