Skip to main content

Israelgo Parlamentuak UNRWAren jarduera oro debekatzen duen legea onartu du

Mundua

2024, urr. 29 - 09:10

Israelgo Parlamentuak debekatu egin du UNRWA errefuxiatu palestinarrentzako NBEren agentziak herrialdean eta lurralde okupatuetan jardutea. Ganberako 120 diputatuetako 92k babestu dute debekua,. Israelek argudiatu du UNRWAko langileen % 10ek baino gehiagok Hamasekin lotura dutela. ez du, ordea, inongo frogarik aurkeztu.

Antonio Guterres NBEren idazkari nagusia "oso kezkatuta" azaldu da debekuarekin, eta gogora ekarri du Israelek nazioarteko zuzenbideak ezarritako "betebeharrak" dituela, hala nola, nazioarteko lege humanitarioa eta NBEren jarduna blindatzen duen araudia. "Nazioarteko betebehar horiek ezin dira aldatu", azpimarratu du. Guterresen hitzetan, "ez dago UNRWAren ordezkorik", agentzia hori baita "lurralde okupatuetako errefuxiatu palestinarrei oinarrizko laguntza helarazteko bide bakarra".

Hamaika Telebista