Italiak pertsona migratzaileentzako espetxe itxurako atxikitze zentroak eraiki ditu Albanian
Mundua
Italiako eta Albaniako gobernuek sinatutako akordio bat tarteko, Mediterraneo itsasoan erreskatatzen dituzten pertsona migratzaileak Schengjin eta Gjader udalerrietan eraikitako atxikitze zentroetara eramango dituzte. Lehenik eta behin, Italiako agintariek itsasoan erreskatatutako pertsonak identifikatuko dituzte, ondoren osasun azterketa egiteko. Albaniara eraman aurretik, ordea, baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko dute.
Zentro horiek espetxe itxura dute, pertsonek ezin dute bertatik atera eta Albanian libre mugitu.Bost metroko altuerako hormez inguratuta daude eta Poliziak zainduta egongo dira. 900 pertsona ingururentzako edukiera duten barrakoiak dira.
Von der Leyenek Europa osora zabaldu nahi du eskuin muturraren migrazio politika. EBtik kanpo, beste herrialdeetan, deportazio zentroak jarri nahi ditu abian.