Skip to main content

Jerusalemgo Tren Arinaren proiektutik erretiratzeko eskatu dio Amnistia Internazionalak CAFi

Mundua

2023, eka. 09 - 06:06
Amnistia Internazionalak argudiatu du Jerusalem ekialdean tranbia eraikitzeak, palestinarren giza eskubideak urratzen dituela. Erakundeak giza eskubideen printzipioak errespetatzeko eta okupazioa sendotzen laguntzea saihesteko deia egin dio CAFi.

Erakundeak gogorarazi du proiektua "legez kanpokotzat" jo zuela NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak 2016an eta 2017an. Hainbat erakunde eta gizarte-taldek, LAB sindikatuak barne, azpiegitura hori errefusatu dute. CAFek, bere aldetik, bere proiektuak legea betetzen duela eta hiriko mugikortasunean eragin positiboa duela defendatzen du.
Hamaika Telebista