Skip to main content

Klima aldaketaren aurka neurriak ez hartzeak giza eskubideak urratzen ditu, Estrasburgoren arabera

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, api. 10 - 10:04

Estrasburgok lehen aldiz kondenatu du estatu bat klima aldaketaren aurrean ez jarduteagatik. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu du Suitzako adineko emakume talde batek jarritako salaketa eta Suitzako Gobernua zigortu du. Aitzitik, Estrasburgoko Auzitegiak ez du onartu Portugalgo gazte batzuek jarritakoa, herrialdeko auzitegietako bidea amaitu behar zutelako. Síofra O'Leary Europako Giza Eskubideen Auzitegiko presidenteak azaldu duenez, Suitzako Gobernuak salaketa aurkeztu duen Verein KlimaSeniorinnen elkarteko kide diren emakume horien giza eskubideak urratu ditu, klima aldaketaren aurka ustez daraman estrategiak "hutsune kritikoak" dituelako. Gauzak horrela, auzitegiko epaileek ebatzi dute Suitzak ez dituela nahikoa neurri hartu klima aldaketak adineko emakume horiengan (erdiek baino gehiagok 75 urte baino gehiago dituzte), eta, oro har, biztanleria osoarengan dituen kalteak arintzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista