Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Lau eta 20 urte arteko zigorrak eskatu dituzte Gisele Pelicot bortxatzeagatik auzipetutako 51 pertsonentzat

Mundua

2024, aza. 28 - 09:11

Frantziako Fiskaltzak lau eta 20 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu Gisele Pelicot bortxatzeagatik auzipetutako 51 pertsonentzat. Fiskalek 20 urteko espetxe-zigorra eskatu zuten Dominique Pelicotentzat berarentzat, Frantziako Estatuan polemika piztu duen hamaika asteko epaiketaren ondoren.

Akusazioaren azken alegatuaren arabera, “Pelikoten gehiegikeriak ez zaizkio emazteari bakarrik zuzentzen”, eta zehaztu dute haren figura kasuaren “giltzarria” dela. Beste 50 akusatuetatik, bakarra inputatu dute «sexu-erasoa» egotzita, eta Fiskaltza beste 49 akusatuentzat hamar urteko gutxieneko zigorra eta 18 urteko gehienezko zigorra bilatzen ari da, “bortxaketa” egotzita, zenbait komunikabidek jaso dutenez.

Hamaika Telebista