Skip to main content

Lau migratzaile harrapatu ditu Guardia Zibilak Melillan

Mundua

Irati Alvarez

2024, abu. 28 - 14:08
Lau migratzaile harrapatu ditu Guardia Zibilak Melillan. Sare sozialetan zer esan handia izan duen bideoa zabaldu da. Bideoan guardia zibilek nahita lau migratzaile zeramatzan ontzia nola harrapatu zuten, eta haietako bat uretara bota zutela ikus daiteke. Migratzaileak onik daude, atxiotuta. Hala ere, gertaera ikertu dadila eskatu du Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista