Skip to main content

Lulak aurreikusita baino alde txikiagoa atera dio Bolsonarori

Mundua

2022, urr. 03 - 16:10
Lulak botoen %48,4 lortu ditu, eta Bolsonarok, %43,23. Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohi eta Langileen Alderdiko buruzagia eta Jair Bolsonaro egungo presidente eta hautagai ultraeskuindarra lehiatuko dira Brasilgo hauteskundeen bigarren itzulian, urriaren 30ean, atzoko bozketan ezein hautagaik ez baitu babesaren % 50eko langa gainditu.

Abstentzioa %20,9koa izan da; 1998az geroztiko handiena. Emaitzak ezagututa, jende aurrera atera dira bi hautagaiak. Lulak, irribarretsu, bigarren itzulian nagusitu egingo dela azpimarratu du.

Bolsonaro serioago agertu da jarraitzaileen aurrera. "Badago aldaketarako borondatea", onartu du, baina urriaren 30eko bigarren itzulian gailenduko dela azpimarratu du.
Hamaika Telebista