Lulak irabazi ditu hauteskundeak Brasilen, botoen % 50,9rekin
Mundua
2022, aza. 02 - 08:11
Luiz Inacio da Silva Lulak irabazi ditu Brasilgo hauteskundeak, botoen % 50,9 eskuratuta. Lulak "demokrazia" arriskuan jartzea egotzi dio Bolsonarori. Berebat, Brasildar guztientzako gobernatuko duela agindu du Lulak, eta "bakea berrezartzea" izango duela lehentasun. Ia bi punturen aldea atera dio Bolsonarori, honek % 49,1a lortuta. Bolsonaroren hainbat jarraitzaile herrialdeko errepideak blokeatzen ari dira protesta gisa. Brasilgo 27 estatuetatik 13tan, eskuin muturreko politikariaren aliatuek aginduko dute. Konstituzioarekin "leiala" izango dela esan du Bolsonarok, baina ez du porrota aitortu.