Skip to main content

Macronek atzera bota du Fronte Popular Berriko Lucie Castet lehen ministro izateko hautagaia

Mundua

2024, abu. 28 - 10:08

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak beste elkarrizketa erronda bat abiatu du Gobernu berria osatzeko itxaropenarekin. Iragarri du Fronte Popular Berriaren koalizioa baztertzen jarraitzen duela, nahiz eta Frantzia Intsumisoko ministrorik ez izan. Hala, gehitu du ezkerreko Gobernu batek "egonkortasun instituzionala" mehatxatuko lukeela. Zentroko eta eskuineko politikariek iragarri dute ezkerreko edozein gobernu eraisten saiatuko direla.

Macronek ez ditu gonbidatu ez LFI Frantzia Intsumisoa, ez RN Batasun Nazionala, ezta Eric Ciotti ere eta talde intsumisoak manifestatzera deitu du, datorren irailaren 7rako.

Gaur gaurkoz, ez dago argi noiz izendatuko den lehen ministro berria. Macronek ez du epe zehatzik ezarri, baina alderdi guztiek aste honetan aldaketak egotea aurreikusten dute.