Macronek Asanblea Nazionala desegin du eta hauteskundeak deitu ditu
Mundua
2024, eka. 10 - 08:06
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du Asanblea Nazionala desegin eta hauteskunde legegileak aurreratuko dituela, Marine Le Penen eskuin muturrak Europako hauteskundeetan lortutako garaipen gogorraren ostean. Hauteskundeak ekainaren 30ean eta uztailaren 7an izango dira.
Ipar Euskal Herrian eskuin muturra gailendu da, frantziar Estatuan bezala. Emaitza “historikoa” lortu du Frantzian Marine Le Penen RN Batasun Nazionala alderdiak. Le Penen %31,5ren aldean, Macronen Renassaince alderdiak %14,7 lortu ditu. Marine Le Pen ultraeskuindarraren buruzagia "prest" agertu da "boterea hartzeko".