Skip to main content

Macronek iragarri du Olinpiar Jokoak bukatu arte ez duela lehen ministrorik izendatuko

Mundua

2024, uzt. 24 - 11:07
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi du behin-behineko gobernu zentrista izango duela Olinpiar Jokoetan, "desordena" saihesteko, eta alde batera utzi du herrialdeko ezkerreko koalizioak lehen ministroa izendatzea. Macronek bere iragarpena egin zuen Frantziako telebista publikoan, astearte gauean. Agerraldi horren aurretik, Fronte Herritar Berriak, Frantziako hauteskunde legegileen irabazleak, Lucie Castets proposatu du lehen ministro kargurako, kontsentsuzko hautagai gisa, koalizioa osatzen duten lau alderdiek (sozialistak, komunistak, ekologistak eta Frantzia Intsumitua). 37 urte ditu Castetsek. Ekonomialaria da, eta Parisko udaletxean egiten du lan, finantzetako zuzendari gisa. Castetsek esan du erretreten erreforma indargabetzea izango dela bere xede nagusietako bat.
Hamaika Telebista