Maiatzaren 28an hauteskundeen bigarren itzulia egin beharko dute Turkian
Mundua
2023, Maiatza 16 - 06:05
Erdoganek eta Kiliçdarogluk ez dute lortu presidente izateko beharrezkoa den gutxieneko boto kopurua gainditzea: % 50. Zehazki, Erdoganek botoen % 49,5 lortu ditu, eta Kiliçdaroglu sozialdemokratak, berriz, % 45, botoen % 99 zenbatuta hauteskunde batzordeak zabaldutako datu ofizialen arabera.
Azken egunetako inkestek aurreikusitakoa baino emaitza hobeak lortu ditu Erdoganek. Lurrikara gertatutako Kurdistango probintzietan Erdoganen aldeko botoa izan da nagusi. Turkiako hiri nagusien kasuan, berriz, Ankara hiriburua eta Istanbul, oposizioko zerrenda nagusitu da.