Skip to main content

Mark Zuckerbergek 11.000 langile kanporatuko dituela iragarri du

Mundua

2022, aza. 09 - 17:11

Mark Zuckerberg konpainiako buruak langileen %13 kaleratuko dituela iragarri du ohar baten bidez. Besteak beste, Facebook, Instagram eta Whatsapp plataformen jabea da Meta, eta 87.000 langile ditu orain, baina horietako 11.000 kanporatuko ditu.

Gainera, zehaztu du 2023ko lehen hiruhilekoan ez duela kontratazio berririk egingo. Lan gabe geratuko direnek mezu elektronikoa jasoko dute euren kaleratzearen nondik norakoekin. Horren hitzetan, pandemiaren eraginez, merkataritza elektronikoak gora egin zuen nabarmen eta hazkuntzan oinarrituta langile asko kontratatu zituen konpainiak.

Baina esan du “makroekonomia okertuta” diru sarrerak espero baino askoz txikiagoak izan direla. Hori horrela, kostuak gutxitu eta unitate batzuk lehenesteko hautua egingo du konpainiak.

Hamaika Telebista