Meloni ultraeskuindarrak hauteskundeak irabazi ditu eta Italiako lehen ministro izango da
Mundua
2022, ira. 26 - 07:09
Boto-paperen % 90 baino gehiago zenbatuta, FdI Italiako Anaiak alderdi ultraeskuindarraren liderra, Giorgia Meloni, herrialdeko lehen ministroa izango da. Italiako eskuin muturrak lehen aldiz irabazi ditu parlamenturako hauteskundeak. Bigarren Mundu Gerraz geroztik izan duen gobernurik eskuindarrena izango du.
Senaturako zein Diputatuen Kongresurako, FdI alderdiak botoen % 26,5 lortu ditu, Enrico Lettaren Alderdi Demokratikoak botoen % 19,4 eta Giuseppe Conteren 5 Izar Mugimenduak botoen % 14,8. Eskuineko koalizioak (FdI, Liga eta Forza Italia) gehiengo osoa lortu du bi ganberetan, % 44.
Bestalde, inoizko parte hartzerik txikiena izan da, %63,91, eta abstentzioa inoizko handiena, %36.