Skip to main content

Mexikoko Auzitegi Gorenak abortua despenalizatu du herrialde osoan

Mundua

Ane Garitaonandia

2023, ira. 07 - 12:09

Argudiatu du “emakumeen eta umeak sabelean hazteko gaitasuna duten pertsonen giza eskubideak urratzen” dituela. Erabaki honekin, herrialde osoko osasun-erakunde federalek abortatzeko zerbitzua eskaini beharko dute. Erabakiak atzeraeraginezko ondorioak ere izango ditu, eta abortuagatik auzipetutako edo epaitutako pertsonak libre utzi beharko dituzte.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista