Skip to main content

Munduko Bankuak ohartarazi du herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldea gero eta handiagoa dela

Mundua

2023, uzt. 18 - 16:07

Ajay Banga Munduko Bankuko presidenteak eman du horren berri G20ko bileran. Garapen bidean dauden herrialdeak kezkatuta daude agindutako baliabideak Ukraina berreraikitzeko erabiliko direlako. Bangak Munduko Bankuaren mailegu-ahalmena handitzeko beharra ere nabarmendu du, hazkundea eta enplegua sustatzeko, baina ohartarazi du horrek ez duela ingurumenaren kontura izan behar.

Pandemiak eta Errusiaren inbasioak Ukrainan izan duten eraginari aurre egiten ari dira ekonomiak, eta klima-aldaketak herrialde ahulenen egoera okertzen du. Enpresa multinazionalen zerga-sarreren bidezko banaketa ere jorratu da bileran.

Hamaika Telebista