Napolin 69 pertsona lehorreratu ostean mantentze lanak egingo ditu Aita Marik
Mundua
2023, urr. 16 - 11:10
Aita Mari ontziak Mediterraneoan erreskatatutako 69 pertsona lehorreratu zituen larunbatean Napoliko portuan. Bertan, bizirik atera diren gehienak Siriakoak, Bangladeshkoak eta Egiptokoak, zoru irmoa zapaldu ahal izan dute. Salbamendu ontziak orain mantentze lanak egingo ditu bere lanarekin jarraitu ahal izateko.