NATOk aliantzara sartzeko gonbita egingo dio Ukrainari, "baldintzak betetzen dituenean"
Mundua
2023, uzt. 12 - 04:07
Asteartean egin dute publiko herrialde kideen artean adostutako erabakia. Erakundeko idazkari nagusiak adierazi du aliatuek “mezu argia eta baikorra” bidaliko dutela Ukrainak bat egiterako bideari buruz. Ukrainak NATOrekin bat egiteko prozesua sinplifikatzea adostu dute. Erabaki horrek esan nahi du Ukrainako Gobernuak ez lukeela hainbat urteko programa batean parte hartu beharko. Gonbidapenak ez du epe zehatzik. Zelenskirentzat, “zentzugabea” litzateke NATOk Ukrainari egutegirik ez zehaztea