Netanyahu atxilotzeko agindua eman du Nazioarteko Zigor Auzitegiak
Mundua
2024, aza. 21 - 15:11
Nazioarteko Zigor Auzitegiak Benjamin Nentayahu Israelgo lehen ministroa atxilotzeko agindua eman du. Baita Yoav Gallant Defentsa ministro ohia atxilotzeko agindua ere. Gazan gerra eta gizateriaren aurkako krimenak egitearen arduradun nagusi direla ondorioztatu du. Mohamed Diab al Masri Hamaseko alde militarreko burua atxilotzeko agindua eman du ere. Gosea gerra estrategia gisa erabiltzea eta hilketak, jazarpenak eta bestelako ekintza ankerrak leporatzen dizkiete. Gainera, Gazako Zerrendan "zibilen aurkako erasoak nahita egitearen" erantzule egin ditu. Fiskaltzak hiru horiek atxilotzeko agindua eman zuen maiatzean eta orain Nazioarteko Zigor Auzitegiak aurrera egin du. Ikertutako krimenen eremua 2024ko urriaren 8tik 2024ko maiatzaren 20ra artekoa izango da.