Skip to main content

Netanyahu atxilotzeko agindua emateko eskatu du Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak

Mundua

Karim Khan Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren, Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroaren eta Yahya Sinwar Hamaseko buruaren aurkako atxilotze aginduak eskatu ditu astelehen honetan.
Israelgo armadak joan den urriaren 7an Gazaren aurka hasitako genozidioagatik “gerra krimenak” eta “gizateriaren aurkako krimenak” egitea leporatzen diote.