Netanyahuk Libanon su-eten bat egiteari atea ireki dio
Mundua
2024, ira. 27 - 13:09
Israelgo lehen ministroak ostiral goizean ohar bat kaleratu du. Bertan funtzionarioak Libanon su-eten proposamena eztabaidatzeko bilduko direla iragarri du. AEBko Estatu Departamentuko idazkariak Libanon 21 eguneko su-etena lortzea oso garrantzitsua dela adierazi du. Hezbollah alderdi xiitarekin izandako borrokak gora egin dute eskualdean eskala handiko gerra baten beldur dira. Netanyahu NBEren Batzar Nagusian hitz egingo du ostiral honetan. Gazan eta Libanon ekintza militarrak defendatzeko asmoa duela adierazi du. Baita “Hezbollah bere botere guztiarekin kolpatzen" jarraituko duela aurreratu. Bestetik, Mahmud Abbas Palestinako presidenteak nazioarteari eskatu dio Israeli armak saltzeari utz diezaiola. NBEren Batzar Nagusian izan da ostegun honetan eta “mundu osoarena” del ardura adierazi du. "Gelditu genozidioa. Utzi Israeli armak saltzeari. Erokeria honek ezin du jarraitu", azpimarratu du Abbassek.