Nicola Sturgeonek Eskoziako lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Mundua
2023, ots. 16 - 05:02
Sturgeonek prentsaurreko batera deitu du, 12:00etarako, eta agerraldi horretan eman du erabakiaren berri. Eskozian agintean denbora gehien egon den politikaria bilakatu da urteotan. 2014an hartu zuen gobernuburu kargua eta SNPren buruzagitza.
Hala ere, bere ordezkoa aukeratu arte karguan jarraituko duela argitu du. Gobernuburu izan den urte hauetan Eskoziako independentziazaleen aurpegi esanguratsuena izan da nazioartean. Urrian iragarri zuen Eskoziako Gobernuak independentziaren aldeko beste galdeketa bat egiteko asmoa zuela.