Skip to main content

50.000 palestinar baino gehiago igaro dira azken 24 orduetan Gazako iparraldetik hegoaldera

Mundua

Ane Garitaonandia

2023, aza. 09 - 10:11

50.000 palestinar baino gehiago igaro dira azken 24 orduetan Gazako iparraldetik hegoaldera Israelgo agintariek baimendutako korridore bakarretik. Israelek duela bost egun zerrenda bitan banatu zuenetik indarrez ebakuatutakoen kopurua 72.000ra igo da, Nazio Batuen arabera. NBEko komisarioak adierazi du ekintza miliarrekin zigor kolektiboa ezartzen ari direla Gazako herritarren aurka. UNRWAk Israelek Gazako Zerrendari ezarritako "setioa" amaitzea eskatu du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista