Skip to main content

Pavel Durov Telegramen sortzailea atxilotu dute Frantzian

Mundua

2024, abu. 26 - 12:08

Pavel Durov (Telegrameko sortzaileetako bat) atxilotu dute Frantziako agintariek, Paris-Le Bourget aireportuko pistan zuen hegazkin pribatutik jaisten ari zela.

Ikerketa Kriminaleko Zuzendaritza Nazionaleko adingabeen bulegoak igorritako atxiloketa agindua zuen beregain, atariko ikerketa baten harira. Frantziako Justiziak uste du Durov droga trafikoaren, pedofiliaren eta iruzurraren konplize dela Telegramen kontrol faltagatik, Durovek agintariei laguntzeko duen prestutasun ezagatik eta plataformak eskaintzen dituen hainbat tresnarengatik, tartean kriptografia.

Enpresarentzat "zentzugabea" da "plataforma bat edo bere jabea plataformaren erabilera okerraren arduradun direla esatea". Enpresak berretsi duenez, "Pavel Durov Telegramen zuzendariak ez du ezer ezkutatzeko eta maiz bidaiatzen du Europara", eta "egoera laster konponduko dela" espero du.