Pedro Sanchezek presidente karguan jarraituko duela jakinarazi du
Mundua
2024, api. 29 - 11:04
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du "indar handiagorekin" jarraituko duela Gobernuaren buru izaten. Gainera, azaldu duenez, jarraitzeko erabakia "ez da puntu eta jarraipen bat, puntu eta aparte bat baizik". "Zuen aurrean, atsedenik gabe, irmotasunez eta lasaitasunez lan egiteko konpromisoa hartzen dut, gure demokraziak aurrera egin dezan eta eskubideak eta askatasunak sendotu daitezen. Espainiako Gobernuko Presidentetzan indar handiagoz jarraitzeko erabakia hartzen dut ", adierazi du.