Skip to main content

Ponsati atxilotu dute Bartzelonan eta Puigdemonten aurkako euroaginduak berraktibatzeko eskatu dute

Mundua

2023, uzt. 24 - 12:07

Clara Ponsati Bartzelonara itzuli da gaur, eta bertan atxilotu dute. Izan ere, Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak, joan den ekainean eman zuen Ponsati atxilotzeko agindua. Aginduaren helburua da diputatuak deklaratzea.

Auzitegi Goreneko fiskaltzak Llorenari eskatu dio eman dezala Carles Puigdemont bilatzeko eta atxilotzeko nazioarteko agindua. Asmoa, 2017ko erreferendumarengatik haien kontrako prozedura penalarekin jarraitzea da.

Hamaika Telebista