Protestak Venezuelan Maduroren garaipenaren aurka
Mundua
2024, uzt. 30 - 13:07
Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) Nicolas Maduroren garaipena iragarri du astelehen honetan. Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez Urrutia buru dituen oposizioak ez ditu emaitzak onartu. CNEak iragarritako emaitzak Madurori botoen %51 ematen dio eta Edmundo Gonzalezi %44.
Ordutik, giro tirabiratsua dago herrialdean. Milaka herritar kalera atera dira Caracasen emaitzen aurka protesta egiteko. Manifestazioak Venezuelako hainbat herritara zabaldu dira.