PSCk irabazi ditu Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak
Mundua
2024, Maiatza 13 - 08:05
PSCk 42 eserleku izango ditu Parlamentu berrian, botoen % 27,93 lortuta. PSCk 2021ean baino 9 eserleku gehiago lortu ditu. Junts izan da bigarrena, 35 eserlekurekin, botoen % 21,64 eskuratuta, eta ERC hirugarrena, 20 eserleku eta botoen % 13,69rekin. Juntsek 3 eserleku irabazi ditu, eta 13 galdu, berriz, ERCk, kolpe gogorra jasota.
PP laugarren geratu da, 15 eserlekurekin (botoen % 10,95), 12 eserleku gehiago lortu eta Vox aurreratuz. Eskuin muturra bosgarrena izan da, 11 eserleku eskuratuz (botoen % 7,95),Comuns Sumar koalizioak 6 eserleku izango ditu (botoen % 5,81), 2 galduz; CUPek 4 (botoen % 4,08), 5 galduz; eta Aliantza Katalanak 2 ordezkari eskuratu ditu (botoen % 3,80).Ciutadansek ez du ordezkaritzarik lortu. 6 ordezkari izan ditu orain arte.