Skip to main content

Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urtez erbestean egon ostean

Mundua

2024, abu. 08 - 13:08

Carles Puigdemont Bartzelonako Garaipen Arkuan azaldu da ostegun honetan goizeko bederatzietan. Illaren inbestidura saioa baino ordubete lehenago egin dute elkarretaratzea eta 3.500 manifestari inguru bildu dira bertan. Hitzaldi labur bat eman du eta autodeterminaziorako eskubidea Kataluniako herriari dagokiola ziurtatu du. Ondoren, Parlamenturako bidea hartu du ustez eta haren arrastoa galdu dute.

Mossoek 'Kaiola' operazioa abiatu dute: Bartzelonako sarrera-irteeretan kontrolak areagotu dituzte, presidentea atzemateko. Aldi berean, mosso bat atxilotu dute Puigdemonten irteera ahalbidetzea egotzita. Dirudienez, presidente ohiak alde egiteko erabili duen autoaren jabea da.