Rajoyren gobernuak Kataluniako indar independentisten aurkako legez kanpoko ikerketak agindu zituen
Mundua
2024, urt. 16 - 10:01
Zenbait polizia taldek Kataluniako alderdi independentisten aurkako kanpaina mediatikoak asmatu eta bultzatu zituzten. Ekintza horien guztien berri zuen Rajoyk, garai hartako presidenteak. 2012 eta 2016 artean izan zen, 'ElDiario.es' eta 'La Vanguardia' egunkariaren ikerketa baten arabera.
Kataluniako alderdi independentisten aurkako informazio faltsua zekarten dokumentua. Ikerketa horiek guztiak legez kanpo eta Poliziako organo desberdinetan erregistratu gabe egin zituzten. Ondoren, Espainiako zenbait hedabidetara bidaltzen zituzten, argitaratu zitzaten.