Rayshard Brooks afroamerikarraren hilketa giza erailketa izan zela ondorioztatu da
Mundua
Udane Arbeo
2020, eka. 15 - 19:06
Ostiral gauean gertatu zen Atlanta hirian. Brooks auto barruan lo geratu zen eta ibilgailuak pasabidea oztopatzen zuen. Polizia agertu zenean autotik aterarazi eta alkoholemia froga egin zioten. Gazteak positibo eman zuen. Gizonak aurre egin zien eta polizietako batek tiro egin zion.

