Skip to main content

Roberta Metsola izendatu dute berriz europarlamentuko presidente

Mundua

2024, uzt. 17 - 10:07
Europako Parlamentuaren osoko bilkurak Roberta Metsola Europako Alderdi Popularreko (PPE) presidentea berritzea onartu du astearte honetan, beste bi urte eta erdirako. Gehiengo absolutua 562 botokoa izan da, lehen bozketan adierazitako 623 baliozko botoetatik.
Inoizko legegintzaldirik zatituena izateaz gain, eskuinak indar handiena duen aldia da honakoa. Eskuinaren eta ultraeskuinaren ardatzean daude ganberako 720 parlamentarien erdiak baino gehiago.
Bestalde, uztailaren 18an bozkatuko dute Ganberan Europako Batzordeko buru izateko Ursula Von der Leyenen hautagaitza.
Hamaika Telebista