Skip to main content

Rovira, Wagensberg, Serra, Rodriguez eta Campmajo Kataluniara iritsi dira

Mundua

2024, uzt. 12 - 11:07
Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Ruben Wagensberg ERCko diputatua, Oleguer Serra Omniumeko presidenteordea, Josep Campmajo ekintzailea eta Jesus Rodriguez La Directa-ko kazetaria Kataluniara itzuli dira ostiral honetan, Manuel Garcia Castello Auzitegi Nazionaleko epaileak Tsunami auzia artxibatu ostean. Suitzatik etorri dira eta azken urteetan erbesteratuta bizi izan dira.
Lehen harrera Salsesen izan dute, Emili Armengolen monumentuaren ondoan eta handik, La Jonquerako pasabidera joan dira autoz, Cantallopsera bidean. Bertan, bigarren ekitaldi bat antolatu dute. Harrera beroa izan dute, independentziaren aldeko oihu artean..
Han zeuden zain, besteak beste, Turull, Joan Mascort, Lluis Puig kontseilari ohi eta oraindik Bruselan erbesteratua, eta David Fernandez, Carles Riera eta Anna Gabriel CUPeko kideak.
Haien kontrako auziaren oinarria 2019ko urrian Tsunami Demokratikoa mugimenduak egindako protesta ekintzak dira.
Hamaika Telebista