Skip to main content

Salvador Illa Kataluniako presidente berria

Mundua

2024, abu. 09 - 10:08

Salvador Illa, alderdi sozialistako hautagaia, ostegun honetan Kataluniako Generalitateko presidente izendatu dute. ERC eta Comuns Sumarren babesarekin inbestidura gauzatzeko beharrezkoa zuen gehiengoa lortu du, 68 boto bere alde. Beste alderdi guztiek ezezko botoa eman dute, hau da, 66 boto aurka.

JxC alderdiak bitan eskatu dio parlamentuko presidenteari inbestidura saioa eten dezala. Lehenengoan, Carles Puigdemont parlamentuan ezin zela egon argudiatu du. Bigarrenean, Jordi Turull, JxCeko buruzagiaren aurkako atxilotze agindu bat omen zegoela esanez. PSE, ERC eta Comuns alderdiek aurrera jarraitzearen alde egin dute bietan eta, Parlamentuan gehiengoa dutenez, inbestidurak aurrera egin du.