Skip to main content

Salvador Illaren inbestidura airean egon liteke

Mundua

2024, abu. 05 - 11:08
Salvador Illak, larunbat honetan iragarri dio Josep Rulli, Kataluniako Parlamentuko presidenteari, presidente izateko beharrezkoa den gehiengoa duela. Izan ere, ERCko militanteek ostiralean egindako barne kontsultan Illa inbestitzeko aurreakordioa babestuko zutela erabaki zuten. Militanteen %77ak hartu zuen parte bozketan eta haietako %53,5ak baiezkoa botoa eman zuen.

Hala ere, astelehen honetan Jovent Republicako (ERCko gaztediaren kontseilua) zuzendaritza batzordea bilduko da. Talde hori ordezkatzen duen Mar Besses diputatuak Illaren inbestiduran emango duen boza erabakiko dute. Illa ez babestea erabakiz gero, hautagai sozialistaren inbestidura airean legoke, gehiengorik gabe.Puigdemonti eta itzultzeko promesari begira daude orain. Itzulerak eta atxiloketa posibleak bakarrik alda dezakete inbestiduraren bidea

Inbestidura-akordioak lau puntu nagusi jorratzen ditu:

- Kataluniako kontzertu ekonomikoa: Autonomia erkidegoan ordaintzen diren zergen % 100 kudeatu, bildu, likidatu eta ikuskatuko ditu Parlamentuak. Estatuari "elkartasun-kuota" emango dio baina kuota horren ehunekoa oraindik zehaztu gabe dago. Kataluniak zerga administrazirako agentzia propioa izango du.
- Conselleria de Llengua: Hizkuntza Politika Sailailaren sorrera hizkuntza eta kultura katalana lehen maila politikora eramateko.
- Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko indar parlamentario guztiak bilduko dituen Konbentzio Nazionala sortzea.
- Gizarte politikak negoziatzea:Berdintasun eta Feminismoen sailaren jarraipena, Haur Hezkuntzako doakotasuna eta Industriako Itun Nazionala barne.