Skip to main content

Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko akordioa itxi dute PSOEk eta JxCk

Mundua

2023, aza. 09 - 10:11

PSOEk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko akordioa lortu du JxCatekin. Adierazi dute aukera historikoa dela politikatik konpondu behar den gatazka konpontzek. "Desberdintasun sakonak dituzten alderdien arteko akordio politikoa" dela esan du Cerdanek. Azpimarratu duenez, akordio hori datozen lau urteetarako da: “inbestidurarako eta legealdirako akordioa”. Datozen egunetarako deituko du inbestidura saiora Armengol Kongresuko presidenteak; azaroaren 27a du epemuga. Ezustekorik ezean, lehen bozketan baiezko 178 botorekin izendatuko dute Sanchez presidente. 

Hamaika Telebista